Abenduaren 16an topaketa bat izan genuen Laskorain Ikastolako DBHko 2. mailako 100 ikaslerekin. Ikastolak, beste birekin batera, Gabonetan egiten den tradizio luzeko Azoka Solidarioan jasotzen denaren zati bat jaso duen proiektua aurkezten dizuegu. Ikasle horietako batzuk boluntario gisa aurkeztu dira aurtengo azoka txikian parte hartzeko.
Lan solidario handia egiten du ikastolak duela 30 urtetik hona, eta ikasleak, familiak eta Tolosako herria sentsibilizatzea eta inplikatzea du helburu, leku oso desberdinak beharral dituzten pertsonen aldeko lan solidario handi batean. Aurten Azoka Solidarioan biltzen denaren zati handi bat Tolosaldeko, Saharako eta Indiako beharrean aurkitzen diren pertsonentzat izango da.
Eskerrik asko.